ZEBITZUAK

ZERBITZU HAUEK ESKEINTZEN DIZKIZUGU:

FISIOTERAPIA

  • Terapia Manual Ortopedikoa (TMO). Terapia Funtzionala. ATMko disfuntzioak. Fisioterapia traumatologikoa. Kirol Fisioterapia. Osteopatia teknikak etabar.
  • Haurdunaldiko prestakuntza: Haurdunaldiaren jarraipen fisioterapikoa hasieratik bukaerara. Haurdunalditik hasi eta erdiondorarte (ez soilik erditzerarte).
  • Zoru pelbikoko tratamenduak: Batez ere haurdunaldiarekin lotura dutenak: Inkontinentziak, prolapsoak, zikatrizak, baginismoak.. Arazo hauek ez dute zertan haurra izan eta berehala agertu beharrik, batzuetan urte batzuk beranduago agertzen dira edo konturatzen da bat.
  • Pilates terapeutikoa.
  • Presoterapia.

PSIKOLOGIA

Psikologa profesional bat dugu, osasuna bere osotasunean lortzera iristeko asmoz. Gorputza buruaren «ispilua» da.

Gorputzeko lesioen agerpen errepikakorra edo eta denbora luzez mantentzea, beste hainbat gauzen artean, buruaren egoeraren baitakoa da. Burua gorputzeko atal bat da.

Bizitzako momentu batzuetan, zailtasunak topatzen ditugunean buruak lan asko egin ohi du. Egoera horien aurrean ondoezik aurkitzen gara, eta ez dator gaizki denboraldi batez laguntza izatea. Buruak ere muletatxo bat behar izaten du tarteka!

PILATES TERAPEUTIKOA

Gaur egungo zientziak aztertu duen moduan, lesioak sahiesteko modu bat da ariketa. Horrez gain, baditu onura gehiago:

Indartsuago sentiaraztea. Malgutasuna, oreka eta arintasuna irabaztea. Gorputzeko postura.

Pilatesen aditua den Fisioterapeuta batek zuzendutako saioak dira. Madrilgo AEFEPn (Asocioación Española de Fisioterapia Expertos en Pilates) trebatua.

Hau guztia norberak izan ditzazkeen lesio edo gaitzak kontuan izanik. Horregatik, garrantzi berezia ematen zaio norberaren egoera pertsonalari, taldean sartu aurretik balorazio indibiduala eginik (dohainik). Taldeak gutxienez 4 eta gehienez 6 pertsonakoak izaten dira. Atentzio pertsonala.

PRESOTERAPIA

Makina bidezko drenajea da, hanketan nahiz faja abdomino-lumbarrerako.

Zertarako?

  • Zirkulazioa hobetzeko.
  • Likido pilaketa drenatzeko.
  • Kirol proben ondoren hankak deskantsatzeko.

ZORU PELBIKOA

Obstetrikan eta Uroginekologian espezializatutako fisioterapeuta.

Disfuntzio ezberdinen balorazioa eta tratamendua:

  • Dispareunia (erlazio sexualak mantentzeko garaian miña)
  • Orbainak:
    • Zesareak.
    • Episiotomiak.
  • Baginismoa.
  • Fisiosexologia.
  • Haurdunaldiko prestakuntza (lehen eta ondoren, indibiduala edo taldekoa).

HAURDUNALDIKO PRESTAKUNTZA

1. Balorazio indibiduala: zoru pelbikoa+ masaje perineala+aholku posturalak…

Taldeko saioak: 32-38.asteetan. Talde murriztuak bikote bakoitzaren beharren araberakoak. Fisioterapia obstetrikoan eta uroginekologikoan aditua den fisioterapeuta eta psikologa baten eskutik.

2. Saio indibiduala: 37-38.astean. Erditze simulazioa. «Pujo» ak EPI-NOarekin.

Erdiondoan, haurraren saioa 6-8 astean, bizipenak partekatu, haurrak ezagutu…

3. Saio indibiduala: 12.astean. Erdiondoko gorputzaren balorazioa.