Usurbil

USURBILDARRENTZAT INFORMAZIOA

Zer da «gertuago»??

Covid-19 birusaren ondorioz ezarritako konfinamenduan negozioa itxi behar izan duten Usurbilgo saltokiei laguntzeko proiektua da Gertuago.

Herritarrek herriko saltokietan erabiltzeko bonuak erosiz, merkatariei lagundu ahal izango diete, aldi berean, herria biziaraziz. Merkatariei laguntzea herriari bizitza ematea da. Usurbilgo merkatariak gertu dituzu, esku-eskura!

ABANTAILAK

Herriko merkatariak laguntzeko sortu da Gertuago, eta, aldi berean, herritarrek onurak jasoko dituzte: erosten duzun bonu bakoitzeko, %20ko deskontua izango duzu. Hori, udalaten kontu.