Pilateseko saioak zuzentzen ditut, AEFEP-en (Asociación Española de Fisioterapia Expertos en Pilates) ikasi nuen, Madrilen. Joseph Pilatesek sorturiko metodo bat da, non muskulatura globalki lantzen den. Tonifikazio eta luzaketa ariketak partekatuz, elastizitatea eta bizkar hezurraren estabilitatea landuz.
Onurak:
– Gorputza tonifikatzea bolumenik irabazi gabe.
– Lesio muskuloeskeletikoen prebentzioa eta errehabilitazioa.
– Indartsuago sentitzea.
– Malgutasuna, oreka eta arintasuna irabaztea.
– Mugimenduen koordinazioa hobetzea.
– Gorputzeko postura zuzena mantentzea, ohitura txarrak zuzenduz.
– …
Nori zuzenduta dago?
Edozein adinetako pertsonentzat zuzendua, gazte nahiz ez horren gazte. Min edo lesiorik dutenentzat edo besterik gabe osasuntsu mantentzeko praktikatu nahi dutenentzat.
Aipatu bezala, bezero bakoitzaren lesio edo/eta afekzio kontuan hartzen ditugu. Izan ere, garrantzi handia ematen diogu bakoitzaren egoera pertsonalari. Horregatik, taldera sartu aurretik balorazio indibidual bat egiten dut.
Taldeak gutxienez 4 pertsonakoak eta gehienez 7 pertsonakoak dira. Horrela, arreta pertsonalizatuagoa lortzeko.


Nori zuzenduta?
Emakume guztiei zuzendutako ikastaroa da (erditu berri bagaude 40 aldia pasa ondoren hasiko ginateke).
Zer egingo dugu?
– Ariketa anitzak, pertsonaren eta momentuaren arabehera egokituak, talde txikitan.
– Errespetuzko giro goxoan gure buruari lekua emateko modu bat.
– Gure gorputzaren kontzientzia landuz, norbera bere gorputzean zein inguruan kokatzeko.
Egingo ditugun ariketa mota ezberdinak:
– Pelbisa berrorekatu.
– Zoru pelbikoa babestu, kontzientzia hartu, indartu.
– Grabitate zentruaren itzuleran lagundu (oinetatik, bururaino).
– «Higiene defecatoria».
– Zoru pelbikoaren prebentzioa luzera begira.
– …
Hau guztia espezializatutako fisioterapeuta baten bitartez.
Nori zuzendua dago?
Inmobilizazio edo prozesu kirurgikoaren osteko prozesuan daudenei.
Orokorrean, funtzionaltasuna berreskuratu nahi duenari.
Zer egingo dugu?
Mugikortasuna, kontrola, kontzientzia eta mina hobetzera zuzendutako ariketak.
Errehabilitaziotik egunerokotsasunera itzultzeko bideratua.
Egoera antzekoan dauden pertsonekin, talde txikian. Erabat pertsonalizatua.
Espezializatutako fisioterapeuta baten bitartez.
