ZER DA OSTEOPATIA?
3 printzipioko doktrinan oinarritzen da:
ABANTAILAK:
ERABILERAK:
«Osteopatiaren mugak oraindik ez dira ezagutzen, osteopataren araberakoak dira».
Osteopatia, eskuzko medikuntza gisa, edozein adinetan egokia da, jaiotzatik bizitza amaitu arte.
Batez ere jaiotzatik, haurtzaroan eta helduaroan osasun-arazoak saihesten laguntzen duen prebentzio-ikuspegia eskaintzen du.
Tratamendu fina eta pertzeptiboa haurtxoak bizitzako lehen egunetan artatzea ahalbidetzen du, bereziki erditze konplikatuetan, tresnen erabileran edo arnasketa- eta liseriketa-alterazioetan.
Osteopatiak sintomen atzean dagoen oinarria ikertzen du, sintometatik urrun dauden eremuetan sor daitekeelako (adibidez, liseriketa-disfuntzioak eragindako lunbarretako hernia bat).
Osteopatak gorputzaren sistemetan esku hartzen du (muskulu-eskeletikoan, erraietakoan, nerbio-sisteman, zirkulaziokoan, linfatikoan, endokrinoan, garezurrean), eta horri esker, sistema horien arteko interakzioari modu bateratuan eta globalean hel dakioke.
Gaizki deituak diren disfuntzio kroniko asko, osteopatiagatik, oinarritik tratatu gabekotzat ikusten ditugu.
AKADEMIAREN HELBURUAK:
Garezurreko Osteopatia Akademiaren helburu nagusia osteopatia aztertzea zein ikertzea da, eta haren osotasuna defendatzea, A.T. Still-ek (1828/1917) definitu bezala bere jatorria zintzo eutsiz.
Horretarako:
-Medikuntzako espezialitateen eta erakunde zientifikoen arteko lankidetza sustatuko du, ezagutzak elkar trukatzeko.
-Diziplina horren ezagutza eta interesa hobetzen laguntzen duen jarduerak sustatuko ditu, osasunaren mesedetan.
-Akademikoen artean osteopatia praktikatzea erraztu eta defendatuko du.
JOKABIDEA:
Diagnostikorako zein tratamendurako, osteopata OAM-az (Oinarrizko Arnas Mekanismoa) baliatzen da.
OAM-a uzkurtze eta espantsio mikro mugimendu zikliko bat da, gorputzak eta gorputza osatzen duten egitura bakoitzak (hezurra, organoa, glandula, nerbioa, muskulua, zaina…) jasaten duena.
Osteopatak, bere eskuekin, mugimendu hori hautematen du eta gorputzeko zein lekutan aldatzen den egitura/funtzioa erlazioa detektatzen du, eta anatomo-fisiologiatik arrazoituz, ordena berrezartzen laguntzen du.
Osteopatak gorputzeko ehunak hautematen eta entzuten ditu, normaltasunera itzultzeko ahaleginean.
OAM-ak adierazten digu nola lagun dezakegun:
autorregulazio-sistemak, lehen arazoa konpondu ezin zuenak, gainontzekoaz arduratzen da.



Osteopatiako prestakuntza:
Osteopatia formazioa akademia honetako osteopaten eskutik ematen da.
Informazio gehiago: aocraneal.com
