IRATI IBARGOIEN
Fisioterapian graduatua, etenik gabeko formakuntzan jarraitzen dut. Besteak beste, honako gaietan aditua: Osteopatia kraneala, Terapia manuala, Pilates terapeutikoa, Uroginekologia (emakumeetan)/obstetrizia.
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko (EFEO) 2436. elkargokidea naiz.


NEREA ARRAZTOA
Fisioterapian graduatua eten gabeko formakuntzan darrai.
Besteak beste, aditua da Puntzio lehorrean ,Zoru pelbikoan (emakume eta gizonezkoetan) eta Pilates terapeutikoan.
Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko 1.056 kidea da .
IÑIGO IBARGOIEN
Iñigo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua da eta «Prestakuntza fisikoa eta kirol erreadaptazioa futbolean» masterra du beste ikasketa batzuez gain.
3 urte daramatza Usurbil Futbol Taldeko neska-mutilekin zelaian erreadaptatzaile lanetan.
Elkarlanean aritzen gara jokalariei ahalik eta zerbitzurik onena eskeintzeko.


MARIA OTAEGI
Administrazio, Finantza, Marketin eta Publizitateko goi-mailako teknikaria da.
Hitzorduak, kontsultak eta beste hainbat kudeaketa administratibo burutzen dituen lankidea dugu.
Gainera, sare sozialak, web orrialdea sortu, garatu eta eguneratuta mantentzeaz arduratzen da.
Zalantzarik baduzu edo/eta hitzorduren bat planifikatu nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta galdetu berari.