TALDEA

IRATI IBARGOIEN AZKARATE

FISIOTERAPIA – PILATES TERAPEUTIKOA – HAURDUNALDIA – ZORU PELBIKOA – PRESOTERAPIA

Irati dugu proiektu honen sustatzaile eta ardatza, eta goian izendatutako alorrez arduratzen den pertsona.

Fisioterapian graduatua da eta terapia ezberdinak artatzen ditu: ATMko disfuntzioak, fisioterapia traumatologikoa, kirol fisioterapia …

Bere alor dira fisioterapia, pilates terapeutikoa, amatasun prestakuntza, zoru pelbikoko alterazioen lanketa eta presoterapia teknikaren erabilera.

Irati, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko 2436. elkargoa da.

AINARA URDAPILLETA ANZA

PSIKOLOGIA

Ainara da arlo honetaz arduratzen dena. Psikologian Graduatua (UNED); Osasun eta Nahasmen Psikologikoetan espezializatua. Psikologia Kliniko Aplikatuan Masterra eta Filologia Klasikoan Lizentziatua.

Horrez gain, Psikologia Kognitibo Konduktualean espezializatua (3. Generazioko Terapia Kontextualak) ere bada.

Psikologia Klinikoan espezializatua den arren, Gizarte Psikologian ere esperientzia du: Martuteneko Espetxean, Genero Indarkeriarengatik kondenatutako pertsonekin, birgizarteratze prozesuan, terapeuta eta ko terapeuta lanak egin dituelako.

Mindfulness irakaslea da eta terapia pertsonalizatuak garatzen ditu bezero bakoitzaren beharretara egokituta.

Ainara, Gipuzkoako Psikologiako Elkargo Ofizialeko GZ02728. elkargoa da.

MARIA OTAEGI ZABALETA

ARRETA ZERBITZUA – MARKETINA

Maria da arlo hauetako arduraduna. Goi mailako Marketin, Publizitate, Administrazio, eta Finantzetako teknikaria dugu. Informatikako programa ezberdinetako ikasketak ere baditu.

Sare sozialak kudeatu, web orria garatu eta eguneratuta edukitzeaz arduratzen da. Horrez gain, zitak, kontsultak eta gestio ezberdinak bideratzen dituen taldekidea dugu.

Zentruari dagozkion zalantzak argitzeko, hitzorduak antolatzeko bai fisioterapia, psikologia… ez egin zalantzarik eta galdetu berari.