INFORMAZIOA

ANTSIETATEA KUDEATZEKO IKASTARO TEORIKO – PRAKTIKOA.

8 egunetan banatuko den ikastaro teoriko praktikoa izango da (10 ordu) psikologia klinikoaren alorretik irakatsitakoa.

Ongizate psikologikoa zein garrantzitsua den kontuan izanik, Mindfulness ikastaro hau oso onuragarria izan liteke bai antsietatea dela eta momentu txarren bat igarotzen ari den edozeinentzat, eta baita norbere buruan lanketa bat egiteko gogoa duen edozein pertsonarentzat.

Helburu nagusiak hauek izango dira:

  • Mindfulnessa zer den ezagutu.
  • Antsietatea zer den ulertu eta kudeatzen ikasi.
  • Pentsamendu eta emozioak zer diren ulertu eta kudeatzen ikasi.
  • Norberarekiko ezagutza eta maitasuna landu.
  • Onarpena.

PROGRAMA:

  • ESTRESA ETA ANTSIETATEA. Mindfulnessa tratamendu eraginkor gisa psikologiaren alorretik.
  • Norberaren denboraren kudeaketari begirada bat.
  • Pentsamendua. Zer da eta antsietatearekin daukan lotura. Kudeaketa.
  • Emozioen erregulatzea eta kudeaketa.
  • Baloreak.
  • Onarpena (Mindfulnessean oinarria).
  • Norberaren zaintza.
  • Antsietateari aurre egiten, bizitzen ikasi.

Guzti hau, TEKNIKA ETA JARDUERA DESBERDINEKIN LANDUKO DA, talde murriztuan eta irakaslearen laguntza eta gertutasunarekin.

Ikastaro trinko bat denez, ikasleek MATERIALA JASOKO DUTE LEHEN EGUNEAN: idatzizko dokumentuak, etxean praktikak egin ahal izateko entzungaiak, eta abar.

IRAKASLEA: Ainara Urdapilleta Anza

Psikologa (Kolegiatu zenbakia: GZ 02728)